Saharako janari bilketarako prestaketak

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko urt. 19a, 09:42

Sahararrei laguntza emateko urtero egiten da janari bilketa Orioko Herri ikastolan. LH6ko ikasleek izan ohi dute ardura eta gelaz gela joan ohi dira Saharako errealitatearen berri emanaz.

Prestaketa hori aurrez gelan egin ohi da eta martxan hasiak dira gure ikasleak. Sahara herrialdearen inguruan Mahayub eta bere ama Lamat-en bizipenak entzun, informazio egokia aurkitu, dokumentala ikusi... eta HH2tik LH5era arteko aurkezpenak sortzen dabiltza LH6koak, ahalik eta laguntza eta janari gehien lortzeko asmoz. Hurrengo asteetan zehar kanpaina gorpuztuko da eta eman diezaiegun laguntza denon artean!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!