English show: Dan Onslow aktorea gure ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko urt. 24a, 13:02

Orioko Herri Ikastolako  ikasleak  artistak dira antzerkigintzan. Halaxe erakusten digute ingeleseko klaseetan prestatzen dituzten antzezlanetan.  Urtero-urtero, belaunaldiz-belaunaldi, Eleanitz Proiektuaren barruan LH3ko ikasleek "The wolf and the seven little kids" ipuin klasikoa antzezten dute eta LH4ko ikasleek, berriz, "Where's the Magician?" berezko ipuina.

Aurten, ordea, antzezteaz gain, ikasleak ikusle ere izan dira. Chameleon Theatre taldeko Dan Onslow aktorea gure ikastolan izan da ingelesezko antzerki ezberdinak eskaintzen LH4, LH3 eta LH2ko ikasleei.

Gustura aritu dira oholtzaren beste aldean, hori bai; ez dira ikuste hutsarekin konformatu eta parte hartzen ere aritu dira. Momentu ederra igaro dute. Benetan dibertigarria eta aberasgarria izan da antzerkian ingelesez aritzea aktiboki parte hartuz. 

Errepikatzeko modukoa izan da, dudarik gabe!

Thank you for coming to our school, Dan!

#Yeeeeeeeeeehaaaaaaaaaw!!!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!