Igandean Santa Eskean aterako gara

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko urt. 31a, 12:19

Igande honetan, otsailak 4, Santa Ageda bezpera eguna dugu eta urtero bezala herriko kaleetan barrena irtengo gara Orioko Herri ikastolako ikasle, irakasle eta familiak. Dena ondo atera dadin LHn lehenengo entsegua egin dugu gaur. 

Seigarren mailakoek, bertsolaritzako saioetan Iñaki Gurrutxaga bertsolariaren gidaritzapean prestatu dituzten koplak abesteko aprobetxatu dute. Ikasle hauez gain, Errikotxia bertso eskolan ibiltzen diren LH4 eta LH5eko ikasleak ere aritu dira kantuan. Urduritasunak urduritasun, mikrofonoa eskuetan hartu eta  gogotsu aritu dira, horrenbeste jenderen aurrean abestea ez baita batere erraza! Bejondeizuela!

Igandean egingo dugun ibilbidea honakoa izango da: Ikastola, Kultur Etxea, Pelotari kalea, Musika eskola, Piliku plaza, Antxiola kalean jaitsi eta Ibai Ondoko plaza, Kutixi aurrea eta azkenik Herriko plazan amaituko dugu. 

Familiok, gogoratu; igande honetan arratsaldeko 18:00etan elkartuko gara ikastola aurrean. Baserritarrez jantzita eta makilak eskutan dituzuela etortzea animatzen zaituztegu, denon artean Amalurra esnatzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!