Igandea izanik ere, ohitura zaharrei eutsiz ,Santa eskean

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko ots. 7a, 12:31

Jende ugari bildu zen ikastola parean aurten ere igandean, otsailak 4, Santa eskean aritzeko. Herriko familia asko atera ziren eztarriak urratzera makilak dantzan jarriz. Orioko Herri ikastolak eta Errikotxia bertso-eskolak antolatu zuten kalejira eta giro bikaina sortu zen herrian. Ibilbidean zehar LH6ko ikasleek koplak abestu zituzten eta baita Errikotxia bertso eskolako ikasleek ere. 

 

Trikitilarien talde eder batek alaitu zuten ibilbidea plazan bukatu zen. Bertan, bertso eskolako ikasle batzuk berriz animatu ziren kopla bana kantatzera eta hauen ondoren Xabier Sukia, Iñaki Gurrutxagak  eta Egoitz Eizagirrek  saio bat egin zuten ekitaldiari bukaera emanaz. 

Maindireak zabalduta dirua biltzen ibili ziren ikasleak eta, Gabonetako Tonbolakoan ateratakoarekin gehituta, 2.294,61 € biltzea lortu da Ruandara bidaltzeko. Mila esker guztioi!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!