Bizipen tailerra eta haur masaje ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko mar. 6a, 16:26

Pasa den larunbatean amaitu genuen abenduan hasi zen "Bizipen tailer eta haur masaje ikastaroa"rekin. Guztira 9 familiek eman zuten izena, eta ikastaroan norberak bere txikiekin konektatzeko espazio goxo eta lasaia eskaini zen.Horrekin batera, guraso bezala egunerokoan izaten ditugun erronka eta zalantzak partekatzeko gunea ere sortu genuen.

Saioaren lehenengo zatian, guraso izateko abenturan sartzen garenean topatzen ditugun zalantza, kezka eta egoera berriez  jardun genuen. Horrela, atxikimendua, edoskitzea, bikotea, anai-arreben harremana, umeen jolasa ... bezelako gaiak izan ditugu hizpide.

Bigarren zatian, umeekin kontaktuan haiei gorputz osoko masajeak eman dizkiegu gorputzeko tentsioak askatu eta haiekin dugun atxikimendua sendotuz.                                                                                                                                                                                                           

Oso esperientzia positiboa izan da. Gurasoek aipatu dute, horrelako guneak oso lagungarriak direla elkarren artean kezkak partekatzeko eta gure txikien inguruko gaietaz hitz egiteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!