EUSKALJALGI proiektua LH4en

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko mar. 14a, 11:35

LH4en EUSKALJALGI proiektua lantzen ari dira. Euskarazko  jolas motzak prestatzea zen helburuetako bat; mimika, erroskila, esaera zaharrak eta ezetz asmatu bezalakoak sortu zituzten.

Hainbesteko lanak hartu ondoren, LH3ko ikasleak gonbidatu zituzten beraien geletara euskaraz jolastu eta ikasteko aukera paregabe hau aprobetxatzeko. Elkarrekintza horretan bi aldeek primeran pasa zuten euskaraz jolasean. Buruari bueltatxo batzuk eman behar izan zizkioten erantzunak aurkitzeko baina, umorea ere ez zen falta izan guztien artean. 

Errepikatzeko moduko lana izan da, bejondeizuela!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!