WHAT A GREAT SHOW!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko mar. 15a, 10:20

Hainbeste prestaketa eta  entseguren ondoren, asteazkenean izan zen egun handia. Arratsaldean LH4ko hiru gelek familientzat irekia zen emanaldian, beraien lana erakutsi ahal izan zuten.

Urduri zeuden  LH4ko ikasleak, eta nor ez hainbeste ikusleren aurrean. Urduritasunak baina, espektakulua hastearekin batera uxatu ziren. Azkenaldian egindako lanak bere fruituak eman zituen eta dotore atera zen show-a. Musikariak, dantzariak, magoak eta pailazoak izan ziren protagonista. Bezperan, LH1 eta LH2koei egin zizkieten showak eta atzo arratsaldean familiei aurkeztu zizkieten emanaldiak. Gustura nabari ziren ikasleak familien aurrean, baina baita  etxekoak beraien txikiei begira ere! Zeinen polita izaten den familiak ikastolan ikustea!

Ingelesa lantzeko proiektu ederra izan dela adierazi dute aurten ere ingeleseko irakasleek. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!