Familiak gelan: LH1en haginlariaren bisita

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko mar. 21a, 18:37

Nire gorputza nirea da proiektua bukatzear gauden honetan, gaurkoan bigarren bisita bat izan dute LH1eko ikasleek. Gelako Ane-ren ama Estibaliz etorri zaie bixitan. Bera haginlaria da eta hortzen funtzionamenduari buruz hitz egin die; hortzaren zati ezberdinak, esnezkoak eta “benetakoak” daudela...

Garbitzearen garrantzia azaldu die eta konturatu dira ia denek gaizki egiten dutela! Ba al zenekiten, 7 urtetik aurrera haria erabili behar dela eta behin ondo pasa ondoren, hortzetakoan pasta bota behar dela urarekin busti gabe? Eta  5 minutuz garbitu behar direla? Azkena; ba al zenekiten hortzak garbitu ondoren 30 minutuz ezin dela urik edan? Zenbat gauza ditugun denok ikasteko!

Adi adi aritu dira ikasle guztiak eta galdera mordoxka erantzun dizkie Estibalizek! 

Mila esker guztiagatik Estibaliz! 

Zenbat ikasten dugun elkarrengandik! Gaurkoa ere plazer bat izan da! 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!