Irakurzaletasuna sustatzeko saioa Galtzagorrikoen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko mar. 22a, 12:02

Urtero bezala Galtzagorri elkartearen eskutik hainbat saio izan ditugu. Lehenengoa HHko irakasleei zuzendutakoa izan zen. Pasa den ostegunean berriz gurasoei zuzendutako saioa jaso zuten Saroa Bikandiren eskutik.

Gurasoek irakurzaletasunaren inguruko hausnarketa saio parte hartzaile eta aberatsa bizitu zuten, beraien kezka eta zalantzak argitu eta partekatu zituztelarik. Saroak berriz, gurasoek zituzten kezketatik abiatuta irakurzaletasuna sustatze aldera proposamen  desberdinak mahairatu zituen.  Saioa benetan erakargarria, eraginkorra eta aberatsa izan zen. Mila esker etorritako gurasoei eta nola ez Saroari. 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!