ElikaBizia tailerra LH3 eta LH5en

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko api. 17a, 19:27

Gure ikastolako jangela kudeatzen duen Ausolan enpresak ElikaBizia proiektuaren barruan tailerrak eskaini ditu LH3 eta LH5eko ikasleentzat.

ElikaBizia, 8 eta 12 urte bitarteko ikasleen artean elikadura osasungarria, iraunkorra eta solidarioa sustatzea helburu duen eskola-erakusketa ibiltaria da. Erakusketa honen helburua, ikasleak etxean zein eskola-jantokian duten erantzukizuna eta konpromisoaz jabetzea da.

Horretarako proposamen desberdinak egin dituzte gelaka. Aipatutako helburuak lantzeaz gain, elikadura zirkularrari buruz eta erosketa osasungarri bat nola egin dezaketen  pentsatuz buruari bueltaka aritu dira. 

Ariketa praktiko desberdinak egin dituzte eta modu ludiko batean gaiaren inguruko interesa piztu zaie. Ez harritu hemendik aurrera janarien etiketak begiratzen ikusten badituzue.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!