Chillidaren pareko eskultoreak Ikastolan!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko api. 18a, 11:53

 Aurten 100 urte bete dira, euskal eskultore, Eduardo Chillida jaio zela eta hori aitzakia hartuta, HH4 eta HH5 mailak bere inguruko proiektua landu dute.

Chillidari buruz aztertzen hasi aurretik, bere museoa bisitatu eta bere eskulturak gertutik ezagutzen eta beraiekin esperimentatzen aritu dira.

 

Behin hau eginda, Chillidaren bizitzako hainbat datu interesgarri eta bitxi bildu dituzte etxekoen laguntzaz eta gelara ekarri dituzte gelakideekin elkarbanatzeko. Hori gutxi balitz, asko eta asko izan dira familian Donostiko Haizearen Orraziara joan direnak eta bertan ateratako argazkiz ere bete zaie gela.

 

Bere eskulturak egiteko zituen teknikak ere gertutik ezagutu dituzte eta erreplika txikiak ere egiten aritu dira artista txikiak. 

Behin artelan txiki hauek eskuan izanda, ikasleek erakusketa bat sortzeko grina izan dute eta asteartean zabaldu zituen ateak erakusketak. DBHko eraikineko arteo nagusian egongo dira ikusgai gaur arte eta erakusketaren ordutegia 16:45etatik 18:00etara bitartekoa izango da.

 

Guzti guztiok gonbidatuta zaudete artista hauen lanak ikustera!



KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!