Ostiraleko emanaldia prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko api. 23a, 12:21

Orioko Herri Ikastolako Aste Kulturala abian da dagoeneko eta antolaturiko ekintzen artean bada bat gure ikasleek mimo handiz prestatzen dihardutena. 

Ostiralean plazan egingo den II.Elbira Zipitria aitortzaren barruan ikasle talde batek emanaldia eskainiko du herritarren aurrean. Dena ahalik eta ondoen atera dadin egun hauetan entseguak egiten ari dira. LHko ikasleak izango dira  euskal abesti batzuei ahotsa jarriko diotenak eta hauei laguntzeko, pianoan arituko da DBH4ko Ane.

Esan bezala, maitasun handiz prestatutako saioa izango da eta ez dago esan beharrik plaza jendez beteta ikusteak emango dien poza zenbaterainokoa izango den. Beraz,  Aste Kulturaleko ekintzetan parte hartzera animatzen zaituztegu!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!