Elurretara asteburu pasa antolatu du gaztelekuak!

Erabiltzailearen aurpegia Txurrumuski KAGE 2015ko urt. 3a, 19:07
Urtero bezala, aurtengoan gaztelekuak ere, elurretara asteburu pasa antolatu du. Urtarrilaren 31-otsailaren 1eko asteburuan izango da irteera eta aukera ezin hobea izango dute oriotar gazteek eskiatzeko!

Izen ematea dagoeneko irekita dago eta eski eta snow egin nahi dutenek, hurrengo pausoak jarraitu beharko dituzte izena emateko:

1. 85€tako diru sarrera, Euskadiko Kutxako (Laboral) 3035.0182.15.1820025099 kontu korrontean. 

2. Ordain agiria eta osasun txartelaren kopia batekin gaztelekura gerturatu.

3. Ziurtagiriak aurkeztu eta beharrezko datuak eman. Izena eman. 

Prezioaren barne dago garraioa, bi egunetarako forfaita, materialaren alokairua, aterpetxeko gaua, larunbateko afari, igandeko gosari eta igandeko bazkaria. 

Animatu hadi gazte!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!