2015/2016 ikasturtea hastera doa!

Erabiltzailearen aurpegia Txurrumuski KAGE 2015ko ira. 2a, 21:48
Ikasturte berriari laster ekingo diogu! Txurrumuski dagoeneko lanean da. Aurten gainera, urteroko proposamenez gain, berrikuntzekin dator. Ludoteka irekitzera goaz! Hori beranduago izango da, bitartean hilaren 14an jarriko da martxan gaztelekua.

Hilaren 14ean irekiko ditu gaztelekuak berriz ere ateak. Dagoeneko guztia txukun txukun antolatzen hasiak gara! Aurten ere ez dira faltako ekintzak: txuri urdin Izotz jauregira irteera, eskulanak, afariak, tailerrak, festak, jolasak, mahai jolasak, mus txapelketa, eski asteburua... 

Ordutegia, egutegia eta xehetasun gehiago datorren astean!
-
AMETSA GAZTELEKUA. gaztelekua.orio@gmail.com

 

Bestalde, Orion ludoteka irekiko da laster! 5 urtetik LH4.maila bitarteko haurrentzat, astean zehar eskura izango duten espazio hezitzailea izango da. Jolas gidatuak, jolas askea, tailerrak, eskulanak, esperimentazioa, familia irteerak... Hori berriz, urriaren erdialdetik aurrera izango da, obrek eta azken xehetasunek baimentzen diguten bitartean. Hala ere, datozen asteetan, herriko ikastetxeen bitartez eta zuen buzoietan izango duzue informazio gehiago! (ordutegi, adin tarte, egutegi, ...).
--
ORIOKO UDAL LUDOTEKA. ludoteka.orio@gmail.com

Bitartean inolako zalantzarik baduzue, jarri lasai gurekin harremanetan: txurrumuski.orio@gmail.com

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!