Mendizale! Urriak 21 Villabonara!

Erabiltzailearen aurpegia Talai Mendi elkartea 2018ko urr. 15a, 22:59
Autobusak doan FINALISTAREN EGUNERA joateko Talai-Mendik antolatuta.
XXXI. FINALISTAREN EGUNA urriaren 21ean izango da, Villabonan.
Ikastetxeetako neska-mutil guztiek har dezakete parte eta gurasoek bere seme-alabekin batera egin ahal izango dute ibilbidea. Bi ibilbide prestatuta daude LUZEA: 13 Km.  eta MOTZA: 9 Km.
 
Ikastetxeetako eskola kirola alorrean eman behar da izena urriak 17a baino lehen. 

Talai-Mendik autobusak jarriko ditu doan Villabonara joan-etorria egiteko. Irteera: Urriak 21 igandea, 8:00tan autobus geltokian.
 
Animatu neska-mutil, guraso eta mendizaleak!

Hemen informazio guztia:
https://www.aizkardi.com/Ekintzak/FinalistarenEguna/2018FinalistarenEguna.htm

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!