2023rako lizentziak eta aisialdi txartelak dagoeneko eska daitezkeela jakinarazi du Talaimendi elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Talai Mendi elkartea 2022ko abe. 10a, 13:45

Bete beharreko inprimakiak Iturain estankoan daude eskuragarri, eta eskaera Internet bidez egin nahi dutenek talaimendi@outlook.com helbidera idatzi dezakete.

Talaimendiko zuzendaritzak jakinarazi du dagoeneko atera daitezkeela 2023rako federazioaren lizentziak eta aisialdi txartelak, eta horien tarifen berri eman du (beheko taulan). Bete beharreko inprimakiak abenduaren 2az geroztik eskuragarri daude Iturain estankoan, eta eskaera Internet bidez egin nahi dutenei horrela helaraziko dizkiete bete beharreko dokumentuak talaimendi@outlook.com helbidera idatziz gero.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!