Talai-Mendi Orioko mendizaleen elkartea da eta 1949an sortu zen, Montañeros de Orio izenarekin. Urte hauetan guztietan lagun ugari aritu da mendiz mendi Talai Mendi elkartearekin. Euskal Herriko mendi askotan izanak dira eta Euskal Herritik kanpora ere egin izan dituzte ibilaldi dezente. Ia beti oinezko irteerak antolatu dira; baina, noizean behin, eskiz, bizikletaz edo bestelako tresnekin ere ibiltzen dira mendian. Elkarteak mendizaleei federatzeko aukera ematen die, eta horretaz gain bestelako ekintzak ere antolatzen ditu urtean zehar. Urte hasierako Erregeen kabalgata antolatzen du aspaldian, umeentzako jolasak, diapositiba emanaldiak eta, nola ez, Orioko Kukuarri mendian egiten den urteroko ospakizuna ere antolatzen du. Maiatzaren azken igandearekin ospatzen da Kukuarri Eguna, eta festa handia izaten da mendi tontorrean. Kukuarri mendia Orioko punturik gorenena Kukuarri izeneko mendi tontorra da. 362 metro ditu eta Donostia eta Orio artean dago, itsasoari begira. 1949an eraiki zen gurutze handi batek adierazten du tontorra eta, aldamenean, Jorge Oteiza eta bere ikasleak, Reinaldok, egindako Ama Birjinak edertzen du tontorra. Ikusmira ederrak ditu, bai itsas aldera, eta baita lehor aldera ere. Urtero, maiatzaren azken igandean, festa handia egiten da bertan: meza eta hamaiketakoa izaten da joaten den edonorentzat. Herritik, oinez, 45 bat minutuko bidea dago goraino. Donostiako Igeldo auzora joateko bidea hartzen bada, berriz, autoa bide bazterrean utzi eta hamabost bat minutuko bidea dago soilik. Kukuarrin parapentean salto egiteko toki egokia da, eta parapente zale asko joaten da bertara.

Urriak 25EAN IRTEERA DUGU!

2015 urr 20 Orio

GOIZUETA-URTO-LEIZA
Boulderrean ibiltzeko aukera! Gogoratu nahi dizue

2015 ira 16 Orio

Boulderrean ibiltzeko aukera! Gogoratu nahi dizuegu, hileko hirugarren igandeetan, boulderra probatu edota praktikatzeko aukera izaten dela gurean. Beraz, esan bezala, irailaren 20ean, Talaimendiko…
Irailaren 27an, igandearekin, Erniora igotzeko irt

2015 ira 16 Orio

Irailaren 27an, igandearekin, Erniora igotzeko irteera antolatu dugu. Animatu eta parte hartu.
Gogaratu!!!! Igande ontan 31,TalaiMendiko irteera

2015 mai 29 Orio

Gogaratu!!!! Igande ontan 31,TalaiMendiko irteera kukuarrira goizeko 9tan plazan izango da. ..itxaroten dizugu!!!!
BALAITUS 2014-09-27

2015 ots 05 Orio

BALAITUS 2014-09-27
Basque Team

2015 urt 15 None

"Geminis" 8b+

2014 abe 18 None

Babarrun Jana

2014 aza 27 None