Ikusi makusi, zer ikusi?

Erabiltzailearen aurpegia Xaltxerak 2016ko aza. 25a, 08:32

Haurren kontrako indarkeria patriarkalik ez.

Gaur, azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da. Askotan esan ohi da indarkeria patriarkalak milaka aurpegi dituela, eta oraingo honetan, umeen kontrako indarkeria patriarkalaz ere arituko gara. Hori guztia salatzeko, kontzentrazioa egingo dugu Orioko plazan, 19:00etan. Woman in black mugimenduarekin bat eginik, beltzez jantzita etortzera animatzen ditugu herriko emakumeak, indarkeria matxistaren biktimak diren emakume eta haurrak gogora ekartzeko eta instituzioen pasibitatea salatzeko. Animatu eta zabaldu!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!