GANBARA / Sormen-Tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Zorione Mendez 2023ko urr. 7a, 17:52

Aste honetan hasi gara martxan haur eta gazteei bideraturiko proiektu berriarekin. Bertan, Orioko Udala, Zaragueta Herri Eskola, Orioko Herri Ikastola eta Zorione Mendez Martin gaude. Lehen hilabeteetako tailerrak ikastolan izango dira, gainontzekoak eskolan. 

Artea eta sormena herraminta gisa harturik: ahalduntzea, konfidantza, ilusioa, ametsak, autoestima,... indartu nahi ditut. 

Orio, etengabeko mugimenduan sumatzen dut arlo eta disziplina askotan. Esparru askotan pixkanaka garapen eta aldaketak ikusten ditudalarik. GANBARA egitasmoa ere hortxe dago, hasi berri. 6-13 urte bitarteko pertsonekin aritu naiz Orioko Herri Ikastolan aste honetan. Haur-gazte bakoitza mundu bat da. Sumatu dut batzuk beharra dutela modu plastiko edo eta mugimenduaren bitartez bere barnean dutena azaleratzeko. Beraien mundua modu desberdin batean transmititzeko.

Ondo pasatuz eta ikasiz, hori nahiko nuke lortu nik. Norbera aske izatea kalifikaziorik gabe. Talde heterogeneoetan gustura aritzea eta lagun berriak egitea.

Hasiera polita izan da eta bibrazio onak ditut.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!