Alakranako 21. eguna

Erabiltzailearen aurpegia Alakrana 2013ko aza. 4a, 09:09

Gaur igandea da eta bideo bat egin dugu. Goikoak esan zuen bezala zazpigarren egunean atseden hartzea tokatzen delako ez, hemen igandetan ez baitago atsedenik, baizik eta aldarte onean jaiki garelako. Gainera, gosaltzeko bizkotxoa egin digu Saltsapiztutzailek eta, gezurra badirudi ere, halako gauza itxuraz txikiek eragina dute hemengo jendearen umorean, baita gugan ere. Laneko igande hau eramangarriagoa da horrela.

Itsasoko 21 egunen zama antzematen hasiak gara baina ondo jarraitzen dugu, gerriko minik gabe eta apetito bikainarekin. Estamuko zuloan lehoiak ditugula dirudi. Harrituta jarraitzen dute.

IBON GAZTAÑAZPI

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!