Alde bateko elkarlana

Erabiltzailearen aurpegia Alakrana 2010ko ots. 3a, 12:42

Urtarrilaren 5ean, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia Aian izan zen Gipuzkoako Foru Aldundia Zure Herrian ekimenaren barruan.

Prentsa gonbidatu zuen galderak egiteko18:30erako, eta herritarrak 19:00etarako. Arraroa. Horrelakoetan prentsaren lana ez al da bi aldeek esandakoa islatzea? Kazetariak ez ziren geldituko herritarren ekarpenak, kritikak edo kezkak jasotzeko ala? Ba, ez. Karkarakoa soilik gelditu zen bukaera arte, beste denek Diputazioak
prestatutako orria jaso eta alde egin zuten segituan.

Orriaren lehen titularrak zioen: Aiako 70 herritarrek baino gehiagok euren zalantzak eta iritziak partekatu dituzte (bai, elkarlana hasi baino lehen) Gipuzkoako Diputatu Nagusiarekin. Eta jarraian zetozen partekatu… guztion artean… denok… partaidetza… eta beste hamaika hitzen artean Diputazioaren kultura politiko berri bat… Gauzak egiteko beste modu bat (gor)aipatzen zen.

…Ba,bai, garbi dago berria dela, beste modu bat: elkarlana, baina ondo antolatuta prentsan
politikoen aldeko hitzak soilik azaltzeko. Zer jaso zuten, ba, herritarrengandik  kazetariek? Tutik ere ez.

Pat Cowie
2010eko otsailaren 3an



KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!