Dagoeneko iritsi da ekainaren hirugarren astea eta

Erabiltzailearen aurpegia Asier Lizarralde 2014ko eka. 17a, 11:17
Dagoeneko iritsi da ekainaren hirugarren astea eta iritsiko da larunbat hau ere. Askorentzat larunbat bat gehiago izango bada ere orioko 22 familientzat egun seinalatua izango da. Urte osoan zehar asko jasan izan behar dugu, batzuok bizikleta gainean eta beste askok etxean ondo ibiliko ote ginen kezkan. Oraindik jausi ez zaretenontzat, larunbat honetan Sabiñanigon (Huescan) 10 000tik gora txirrinduzale bilduko gara, Quebrantahuesos delako martxa zikloturista egiteko. Oriotik 22 lagun kontatu ditut, hasi gazteena izango naizen nigatik eta 69 urterekin beste behin irtengo den Imanol Salaberriaraino. Tartean doaz Lizaso aita-semeak edota Miguel Moreno bera, 60 urterekin gerra emateko prest! Horrelakoetan bakoitzak helburu desberdinak izan ohi ditu, denbora jakin bat jeistea; lehengusu, koadrilla edo lagun baten aurretik amaitzea edota besterik gabe, bizikletaz eta inguruaren edertasunaz gozatzea, eta ahal bada dna batera! Nire ustez urtero bertan juntatzea bera bada nahikoa garaipen eta firmatuko nuke hurrengo urtean ere 22ok joateko moduan bagina! Besterik gabe, hurrengo astean kontatuko dizuet ea nola joan den dena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!