Plazak libre daude Haurreskolan irailera begira

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Solaberrieta 2014ko eka. 3a, 11:27
Sarrera berrria idatzi dut blogean

Maiatzeko matrikulazio aldia bukatuta, plazak libre geratu dira haurreskolan, bai 0-1 urte arteko haurrentzat eta bai 1-2 urte artekoentzat. Uztailaren 11 bitartean jaiotzen diren haurrek aukera dute haurreskolan matrikulatzeko datorren ikasturteari begira. Nolanahi ere, plazak libre daudenez, Haurreskolen Partzuergoak matrikulazio berriak onartzen ditu eta, beraz, izena eman nahi dutenen eskaerak ontzat hartuko ditu, irailerako Maria Maestra haurreskolako plaza kopurua ahalik eta gehien osatzeko.

Duela bi aste bildu ziren Haurreskolako hezitzaileen koordinatzaileak, gurasoen ordezkaria eta Orioko Udaleko hezkuntza zinegotzia eta teknikaria. Matrikula kopuruaren errepasoa egin ostean, garbi gelditu da Haurreskolak ez duela handipenik behar. Jon Agirresarobe zinegotziak azken Euskara, Hezkuntza, Kultura eta Festa batzordean aurkeztu zituen datuak eta aho batez onartu zen handipena ez egitea, lekua soberan dagoelako. Zenbakiek garbi erakusten dute plaza asko dagoela libre. EAJ alderdiak handipena eskatu zuen, baina azken bi urteetako jaiotza tasek beherantz egin dute. Garbi gelditu da handipen beharra ez dela erreala.

Bada beste kontu bat: Orioko umeren bat kanpoan gelditu den urteetan oriotarrak ez diren umeak zeuden haurreskolan, hori ere kontuan hartu behar da. Haurreskolak Partzuergoari eskatu genion matrikulazio irizpideak onartzea eta herritarren lehentasuna areagotzea.

Eman izena haurreskolan
Gustura gaude haurreskolaren zerbitzuarekin, erabiltzaileek ere hala esan digute. Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da, ondoko ordutegi honen barruan: goizez, 8:30-11:00, eta arratsaldez, 13:00-16:00. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890625.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!