Eusko Jaurlaritza hondartza inguruko konponketa lanak atzeratzen ari da

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Solaberrieta 2014ko eka. 12a, 09:11
Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzari (Puertos deitzen zaionari) dagokio neguko txikizio ia denak konpontzea. Uda aurretik egokitu behar zituen Eusko Jaurlaritzak baina lanak atzeratu egingo direla jakinarazi digu. Ez da konponketa bakarra Eusko Jaurlaritzak egin beharrekoa.

Txurrukatik Kofradia berrirako bidearena da, beharbada, urgentzia handiena duena. Harribil inguruan luizia izan zen duela pare bat hilabete eta ibaia zeharkatuz joan behar dute lanera saregileek Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak bidea garbitzen ez duelako. Benat Solaberrieta alkateak zera adierazi digu: “Tristea da saregileak eta arrantzaleek horrela ibili beharra. Eusko Jaurlaritzaren eskumena da eta behin eta berriz eskatu diogu hau eta beste zenbait konponketa lan bukatzea”.

 

Gauza berbera gertatzen da bi barrekin ere. Hilabete bada obra Portu Zuzendaritzak proiektua esku artean duela. Dirudienez, materiala garestitu zaie eta ez dago behar adina diru. Obrak irailean hasiko direla adierazi digute. Orioko Udalak uda garaian dena prest izatea nahi zuen.

 

Zergatik dago Kofradia geldirik?

Larriena, beharbada, Kofradiaren kasua da. Orioko Arrantzale Kofradiak aspaldi aurkeztu zuen plana. Eusko Jaurlaritzak eman behar du plana gauzatzeko baimena, Orioko Udalak ez du konpetentziarik. Oraindik ez da baimena etorri, EAJ alderdiak agindu zuen arren. Hauteskunde kanpainan argazkia atera zuten Orioko EAJko kideak eta Arantza Tapia gaur egungo Jaurlaritzako diputatuak. Arias Cañeterekin negoziatuko zutela Orioko Kofradiak egin asmo duen plana burutzeko. Urtarrilean deitu behar ninduten bilera batera eta oraindik ez dut gonbidapenik jaso. Etxea botatzeko agindua nire mahai gainean dago. Baina behin botatzen bada arrantzaleen asmoa bete ezin denez, denbora egiten ari naiz ea Eusko Jaurlaritzako baimena iristen den. Baina luzatzen ari dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!