Zaborren kudeaketa egokia herritar guztion ardura da. Hondakinen mahaiaren funtzionamenduarena udaleko hiru alderdiena.

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Solaberrieta 2014ko aza. 4a, 14:05

Hondakinen mahaia Bildu udal taldeak proposatutako ekimena da, eta hasieran Orio Zero Zabor eta udaleko hiru alderdiek parte hartzen bazuten ere gaur egun hiru alderdiek jarraitzen dugu mahaian, guk uste dugula. Proposamena Bildurena izan zen arren, parte-hartzaile guztien ardura da mahaiak funtzionatzea, hala iruditzen zaigu guri, eta hala adierazi dugu behin eta berriz mahaian eta elkarrekin adostutako ekimenetan. Eta mahaiak funtzionatu du, Bilduk etxeko-lanak egin dituen bitartean. Hondakinen mahaian proposatutako ekimen guztiak martxan jarri dira eta ia denak  Bilduren lanketari esker. Kanpainak, ikastaroak, datuen azterketa, biohondakinak jasotzeko egokitzapenen tramitazioa eta FCC eta udal brigada koordinatzeko baliabide guztiak herritarrei eskaintzea, besteak beste. Lan asko egin dugu herritarrei baliabideak ematen. Denon izenean, baina Bildu lanean.

Birziklapen tasa baxua dugula? Hau da Orioko errealitatea. Herritarrena da erantzukizuna, guk beti defendatu dugu ideia hau. Guk baliabideak eman dizkiegu, gure esku egon diren heinean. Materiala banatu dugu, ikastaroak eman ditugu, herriko edukiontzien mapa aldatu dugu, den-dena hondakinen mahaian adostu bezala. Hiru alderdiek adostutako testu batean herritarrak birziklatzera BEHARTUTA daudela ere esan dugu. Helburua ere finkatuta dugu.  %65a birziklatuko du Oriok 2015aren hasieran.Bestela, neurri zuzentzaileak hartuko ditugu. 2015a gertuago dugu, eta hondakinen mahaian parte hartzen dugun GUZTION ardura izango da neurri zuzentzaile hauek proposatu eta ejekutaraztea. Oraintxe jaso ditugu Orioko hondakinen karakterizazioaren datuak Urola kostako mankomunitatetik. Eta errealitatea hau da: hondakin organikoa EZ da bereizten. Horregatik zifra baxuak. Lehen ere esan genuen, herritar batzuk ez birziklatzearen eraginak herritar guztiek jasaten dituzte. Ingurumen aldetik, eta alde ekonomikotik baitere.

Hondakinen mahaian adostu genuen bilketa sistemaren inguruko eztabaidan ez sartzea eta honen ordez, gaur egungo sistema erreforzatzea, baliabideak jarrita besteak beste. Ez dugu guk mahaia sortu denetik inoiz bilketa sistemari buruz hitz egin eta etzaigu bidezkoa iruditzen atez atekoarena ateratzea orain EAJk. Propaganda hutsa zuena, herrialde osoan erabili duzuen berbera hondakinen kontuarekin.  Gipuzkoako hainbat herrietako birziklapen tasen emaitzak oso garbiak dira beraz nahi duzuenean bilketa sistemei buruz hitzegin dezakegu. Orioko Bildu prest egongo da honetarako ere. Hondakinen mahaia konbokatu dezakezue, edozeinek konbokatu dezakeelako. Gaiak proposatu eta landuko ditugu. Lana eskatzen du ordea gaiak prestatzeak, aurkezteak eta eztabaidatzeak.

Urola kostako udal elkartean ere parte hartzen du Orioko udalak. Legealdi honetan, inoiz ez bezela kanpaina eta ekimen ugari egin da birziklapena sustatu eta jendea kontzientziatzeko. Gaikako bilketa bertatik kudeatzen da eta bereziki interesgarriak diren kanpainak daude herritar guzti guztien eskura. Kudeaketaz ari galela, Zarauzko Urteta Zabortegia abenduan behin betirako ixtea ere lortu da. Hau ere txarra da?

Hondakinen gaiarekin interesa baduzue eta benetan kezkatuta bazaudete egin deialdia. Berehala elkartuko gara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!