Orioko Udalak tasak izoztu ditu hiru zerbitzutan izan ezik

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Solaberrieta 2014ko aza. 10a, 10:39

Duela hilabete pare bat edo osatu genuen proposamen dokumentua. Ondoren egin dugun eztabaidan gehiengoak errespetatu dira tasa eta zerga bakoitza definitzeko.

Gauzak horrela, hiru alderdien aportazioak daude onartutako dokumentuan.

Tasa guztiak izoztu dira, hiru zerbitzutan izan ezik:   
 
Hilerria. Hilerriak obra beharra zeukan. Salbuespen egoera gisa, obra berezi bat amaitzen ari gara bertan. Kolumbarioak ere jartzen ari gara. Hau dela eta, zerbitzu honetako tasei %1,8 inguruko igoera aplikatu zaie.
 
Kiroldegia. Kiroldegiko kudeaketaren lehiaketa berria egin da. Zerbitzu berriak martxan jarri dira eta 110.000 euroko inbertsio plangintza burutu da 2014. urtean. Zaharkiturik zegoen kiroldegiak airea behar zuen. Prezio egokitzapen bat egin da, %3 eta %4 arteko igoerak planteatu dira zerbitzu bakoitzeko.
 
Musika eskola. Jakina da Udalak %33ko laguntzen diola ikasle bakoitzari. Azken urteetan eta gainontzeko administrazioek behar adina laguntzen ez dutelako –Eusko Jaurlaritza eta Aiako Udala–, Orioko Udala %40tik gorako laguntza ematen ari zaio ikasleari. Hau jasangaitza da 5.000 biztanleko herri batentzat. Ikasleengan karga handixeago bat jartzera behartuta dago Orioko Udala Eusko Jaurlaritzak behar beste laguntzen ez dutelako. Igoera 2015-2016 kurtsotik aurrera aplikatuko da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!