KARGUA KARGAREKIN

Erabiltzailearen aurpegia Orioko EAJ-PNV 2014ko aza. 19a, 10:12
. “Hondakinen gaiarekin interesa baduzue eta benetan kezkatuta bazaudete egin deialdia” dio bukaeran Bilduren idatziak. Badirudi beraiek ez dutela kezka handirik ze deialdiak egiteko ardura udal gobernuan dagoen taldearena da

Agian, udaletxeko lema hartu zutenean bertako eginkizunak besteek egingo zituztela sinistuta zeuden baina kargua kargarekin dela onezkero ikasita egon behar zuten. Noiztik hartzen du traineruaren ardura ankekoak edo aurrekalariak? Ez al da hori patroiaren lana?

Guztiok helburu bera dugula garbi dugu, hau da, al den guztia bereiztu eta berziklatzea baina azkenerako geratzen den zaborrarekin zer egin dago gakoa eta badirudi al den gehien geratzea

nahi duela Bilduk bere gestio ezaren ardura Orioko herritarren bizkar gainean jarri eta aitzaki eder bat izan atez atekoa inposatzeko gure herrian.

Ba ez gaituzue bide horretan bilatuko, 2015ko urtera sartu nahi duzue ahal den emaitza txarrenarekin neurri zuzentzaile hartu eta ejekutatzeko, berriz ere, atez atekoa ote da zuen neurria?

Gu elkar lanerako prest gaude eta berriro ere hondakin mahaiaren deialdia lehenbailehen

egitea eskatzen dugu orain urte beteraino izan diren emaitzak berriro aztertu eta gure herritarrak informatu, konzientziarazi eta berziklepenaren onuraz jabetu arazteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!