Markel Olano Orion izan dugu gaur

Erabiltzailearen aurpegia Orioko EAJ-PNV 2015ko mar. 5a, 20:58
Jose Angel Zaldua alkategaiaren eskutik, Orioren egoera ezagutu du egunean zehar

Gaur, martxoak 05, Markel Olano Orion izan dugu. Jose Angel Zalduren eskutik (EAJren alkategaia), herriko agente ezberdinekin izan ditu bilerak Orioko egoera lehen eskutik ezagutzeko eta ahal den moduan, datorren legealdian laguntzeko oriotarrei bere erronkei aurre egiten.
Eguneko agenda hau izan da:
Kofradian izan gara, Xanti Peiro eta Ana Mari Urangarekin bertako eraikinaren egoera ikusten
Ikastolan egon gara Zigor Saizar eta Jokin Salsamendirekin, Kilometroak ondorengo egoera ausnartzen
Transportes Indo enpresa bisitatu dugu, Joxe Mari eta Jesus Mari Indorekin egon gara
Astilleros Amilibian egon gara Juan Luis eta Fernandorekin, beraien exportazio planetaz hitzegiten
Dhemen Design-en egon gara, Asier Esnal bertako gerentearekin
Zaragüeta eskolan izan gara, Zubizarreta zuzendariarekin
Aizperroko industrialdea ikusi dugu
Ortzaikako bariante berria erakutsi diogu Markeli
Arraun Etxean izan gara, bertako instalakuntza aurrerakoiak ikusten
Katxiña txakolindegian izan gara
Egun ederra bota du Markelek Orion.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!