Lourdes Salsamendi Goñi, EAJren 2019ko hautagaia aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Orioko EAJ-PNV 2018ko aza. 20a, 12:30
Lourdes Salsamendiren aurkezpena Orioko Batzokian

Orioko EAJk 2019ko maiatzeko udal hauteskundeetarako hautagaia aurkeztu zuen atzo Orioko Batzokian. 

Astelehen arratsaldean, 2019ko maiatzeko udal hauteskundeetan Orioko EAJ-PNVren hautagaia izango den Lourdes Salsamendiren aurkezpena egin zen Orioko Batzokian. Bertaratutako alderdikideen aurrean, Orioko UBB-ko lehendakari den Mirari Arruabarrenak Salsamendik azken bi agintalditan udalean egindako lana goraipatu eta alderdi osoaren babesa duela adierazi zuen.

Lourdes Salsamendik berriz, hautagaitza ilusioz eta erantzukizunez hartzu duela erantzutearekin batera, alderdiari eskerrak eman nahi izan zizkion, beragan erakutsitako konfiantzagatik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!