EAJk hauteskunde programa aurkeztuko du asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko EAJ-PNV 2019ko mai. 14a, 14:35

Maiatzak 15ean, asteazkenean, izango da EAJren Hauteskunde Programaren aurkezpena Kultur Etxean.

Bihar, maiatzak 15, asteazkena, arratsaldeko 19:30ean Lourdes Salsamendik udal hauteskundeetarako EAJk aurkezten duen Hauteskunde Programa azalduko du Orioko Kultur Etxean.
Lehengo larunbatean zerrenda osatzen duten emakume eta gizon taldea aurkezterakoan esan zuen bezala, bihar izango da aukera EAJren proposamen zehatzak herritarrei helarazteko.
Hauteskunde Programa, herriko eta auzo desberdinetako eragile eta herritarrekin bilerak egin eta gero osatu dela nabarmendu du Lourdesek.
Herritar guztiak gonbidatuta daude.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!