Adierazpena: Orioko EAJ COVID-19 birusaren aurrean

Gure maitasuna adierazi, eta besarkada bana eman nahi diegu krisi egoera honetan maite duten pertsona bat galdu duten guztiei. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu krisiari aurre egiteko lehen lerroan lanean aritu diren eta ari diren sektore guztiei.

Gure maitasuna adierazi, eta besarkada bana eman nahi diegu krisi egoera honetan maite duten pertsona bat galdu duten guztiei. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu krisiari aurre egiteko lehen lerroan lanean aritu diren eta ari diren sektore guztiei.

Gure adineko guztiei, haurrei eta Orioko herriari gure maitasuna adierazi nahi diegu, beste behin ere bizikidetzaren eta elkartasunaren adibide bat eman digutelako.

Egoera honek sortu eta sortuko dituen zailtasunei aurre egiteko elkarrekin joateko garaia dela iruditzen zaigu, alderdikeriak alde batera utzita. Nahiz eta informazio gehiagoren falta sumatu dugun, Gizarte Ongizatearen arloan batez ere, egoeraren larritasunaz jabetuta, Orioko EAJ udal taldea osatzen dugun kideok bat egin dugu momentu hauetan udalean hartu diren erabakiekin.

Orain, udal aurrekontuak berrantolatu behar dira. Diru sarrerak gutxituko direnez, gastuak ahal den neurrian murriztu eta aurrekontua sortuko diren beharretara egokitu beharra dago. Beti ere herrira begira eta laguntza handiena beharko duten kolektiboei begira.

Gaur egun, herritarrek bi gauza eskatzen dizkigute politikarioi. Denok elkarlanean aritzea birus honek aurrean jartzen dizkigun erronkei aurre egiteko eta, ahal den neurrian, gure baliabide ekonomikoak behar horietara bideratzea. Beste behin herritarrei entzunda, gure esku zegoen erabaki bat hartu genuen martxoaren hasieran. Orioko EAJko zinegotziei eta alderdiari dagozkion konpentsazio ekonomikoak, udalaren esku utzi ditugu, martxoan hasi eta egoera honek iraun bitartean, jakitun baikara etorkizun hurbilean izango diren beharrez.

Aurrean ditugun eta izango ditugun erronkei aurre egiteko denok bat eginik egin behar baitugu arraun. Elkarrekin, bat eginik, indartsuagoak izango gara etor daitekeenari aurre egiteko.

Ea itsaso zakar honetan denok batera arraun eginez aurrera egiten dugun.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!