Hauteskundeen balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Aia 2014ko eka. 6a, 09:34
Hauteskundeen balorazioarekin hasi aurretik, eskerrak eman nahi dizkiegu maiatzaren 25ean hauteslekura EH Bildu-Herriek Erabaki zerrendari babesa erakustera gerturatu ziren herritar guztiei.

Aiako EH Bilduk adierazi nahi du oso gustura dagoela lortutako emaitzekin hauteskunde hauetan jarritako helburua lortu dugulako, Euskal Herriko ezkertiar independentisten ahotsa Europako Parlamentura eramatea gure zerrendaburu den Josu Juaristiren bitartez.

Herri mailan ere oso gustura agertzen da EH Bildu taldea gure mahaietan egondako parte-hartzearen igoeragatik. Esan beharra dago aurreko

Bestalde, nahiz eta ezin dugun udal-hauteskundeekin alderatu, ikusten dugu EH Bildu Aian EAJ-rengandik oso gertu mantentzen dela eta urtetik urtera emaitzek EH Bilduren goranzko joera erakusten dutela. Ikusten dugu gero eta herritar gehiagok eskeintzen diola bere konfiantza EH Bilduri eta horrek udaletxean aldaketa bat egon dadin lanean jarraitzeko gogoa ematen digu.Europar hauteskundeekin alderatuz parte-hartzea bederatzi puntu igo dela (%30,63tik %39,63ra). Garrantzitsua iruditzen zaigu datu hau, hauteskunde hauekiko jendearen interesa erakusten baitu.

Hego Euskal Herrian lortutako emaitzek ere erakusten dute EAJ-k aplikatzen duen eskuineko politikaren aurrean badagoela herritarrek babesten duten alternatiba argi bat, herritarrekin eta herritarrengan pentsatutako ezkerreko politika. Aipagarria iruditzen zaigu lehen aldiz Araban zerrenda bozkatuena izatea eta bigarrena Gasteizen, Iruñean eta Nafarroa osoan. Gipuzkoa eta Donostian ere ondo eutsi diogu, bozka gehien izaten jarraitzen dugulako.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!