Aiako bizilagunak Orioko Danbolin Musika Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Aia 2014ko eka. 10a, 12:39

 



Informazio hau zuzena da: Orioko Danbolin musika eskolako ikasle guztien matrikularen zati bat Eusko Jaurlaritzak ordaintzen du (%25), bestea ikasleak (%30) eta, azkena, Orioko Udalak (%45).

Zuzena da, Orioko udalak, Eusko Jaurlaritzari, gutxienez herena ordaintzeko eskaera egin ziola 2013an pleno akordioz eta baita Aiako udalari bere ikasleen zati proportzionala ordaintzeko eskaera egin ere.

Zuzena da Orioko Danbolin musika eskolako ikasle aiarrek, oriotarrek adina ordaintzen dutela esatea, baina Orioko udalaren eskuzabaltasuna izan da honen arrazoi.

Zuzena da herrien artean elkartasunez jokatzea eta harreman historikoak mantentzea, baina horretarako hitzarmenak sinatu behar dira. Bien artean proposatu eta adostutakoak. Herritarren beharrak identifikatu eta erantzuteko helburuz.

Baino zuzenena eta, egokiena, Aiako udalak Oriokoari orain artekoa eskertu eta hemendik aurrerako bere erantzukizunak beregain hartzea litzateke, bere herrian erroldatutako ikasleen matrikula zatia ordainduz. Ikasleek eta musika hezkuntzak merezi dutelako.

Aiako EHBildu

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!