Ikurriñaren aldeko mozioa

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Aia 2014ko eka. 27a, 18:51
Ekainaren 5eko udalbatzarren ikurriñaren alde aurkeztu genuen mozioa onartu zen.

Dakigun bezala, EAEko Auzitegi Nagusiak bandera espainiarra udaletxean ezartzera behartu gintuen Espainiako Ikurren Lege inposatzaileari jarraituz.

Horren harira eta Aian lehen aldiz ikurriña jarri zenetik 37. urteurrena betetzen zela aprobetxatuz, herritarren proposamenak jasotzeko ekimen bat egin zen urtarrilaren 19an geurea ez den bandera horren inposaketaren aurkako protesta moduan.

Horregatik, ondorengo mozio hau aurkeztu genuen EH Bildu osatzen dugunok ekainaren 5eko udalbatzarrean, proposamen udaletxera eramateko asmoz:

Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak hartara behartuta, bandera espainiarra jarria izan da Aiako udalean eta erabaki horren inposaketaren aurka ikurrinari garrantzi handiagoa eman nahi diogu mozio honen bidez.

Ikurrina da herri honek modu natural eta librean bere sentitzen duen ikurra, beraz, Espainiako Gobernuak aiar gehienak ordezkatzen ez duen ikurra inposatu du, gure sentimendu eta nahien aurka.  

Erabaki honen aurrean, ikurrinak merezi duen presentzia izan dezan, herri galdeketa bat egin zen eta herritarren iritzia jaso zen bertan. Ondorengo iritzi hauek izan ziren han jasotakoak:

1. Herriko sarreretan, modu iraunkorrean, masta haundi batean ikurrin haundi bana jartzea. 

2. Herritarrei deia luzatzea, etxeko balkoietan ikurrina jartzera animatu daitezen.

3. Bandera espainiarra zigor mehatxupean jarria izan dela adierazten duen plaka bat udaletxeko atarian jartzea.

Honengatik guztiagatik, herritarren iritzia kontutan hartuz, mozio hau aurkezten dugu Udal Batzarrean onartua izan dadin”

Mozioa onartua izan zen EAJ-ren zuzenketa batekin, aurreneko puntu betetzeari uko egin zion. Eztabaida baten ondoren lehen puntu hori kenduta onartu zen mozioa, beharrezkoa ikusten genuelako EAJ-rekin adostasun batera iristea gai honetan.

 

 EH BILDU AIA

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!