Estatistikak eta euskara

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraz bizi-bizi 2013ko abe. 3a, 21:55

Estatistikak garrantzitsuak direla esan zidan behin lagun batek; gehiago erreparatu behar zaiela estatistikei eta euskaldunok garrantzia gutxi ematen diegula. Makina bat ondorio ateratzen dituztela estatistika horiei begira; eta are garrantzitsuago, ondorio horiek aurrera begirako jokabidea baldintzatzen dutela zenbaitetan.

Treneko txartela erosteko makinaren aurrean esan zizkidan horiek. Klik bakar batekin estatistiketan eragitearen kontzientzia orduan hartu nuen. Orduz geroztik, gaztelaniaz agertzen den edozein pantailari euskarara pasatzeko agindua ematen diot beste eragiketaren bat egin aurretik. Euskara aintzat hartzeko eskatzeko klik txiki bat da; nire ama hizkuntza babesteko klik bat; euskarari egindako keinu txikia bada ere, etxera kontentu bueltatzeko aitzakia ematen didan klik bat.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!