Farfara elkartea

Erabiltzailearen aurpegia Farfara elkartea 2008ko ira. 8a, 11:53

FARFARA BIZILAGUNEN ELKARTEA auzo mugimendu gisa sortu zen, Orioko Pelotari Kaleko behar eta hutsuneei aurre agiteko; baina gero, herri osora zabaldu zuen bere agitekoa.

Elkartea osatzen dugunok, herriko kale eta zerbituak hobetzeko lana egiten dugu; baina, horrez gain, ikusita taldeko jendearen artean bestelako interesak ere bazeudela, beste alor batzuetako jarduerak ere antolatzen hasi ginen: hitzaldiak, irakurketa tailerrak eta esperientziaren Eskola ikastaroak, azken hau Udalarekin elkar lanean.

Adierazitako jarduera horiek antolatzeaz gain, Farfarako kideak beti daude prest herriko beste taldeei laguntza bear den guztian.Bestele, Urola kostako Eskualde Kontseiluan parte hartzen dugu, Herri Elkargoa  plataformako kide gara; eta Udalak sustatutako kultur Mahaian ere  partaide gara

Foro horietan elkarteeko kideen arteko harremanak lantzen dira, espazio bat sortuz, antzeko interes eta ekimenak dauzkaten beste batzuekin elkar lanean aritzeko.

Izan dezakezun edozein sujerentzia edo eskaera lagungarri izango zaigu eta gustura jasoko dugu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!