Sagardoa

Erabiltzailearen aurpegia Gure Txokoa 2008ko mar. 6a, 17:20
Lazkao Txikik jarriak. 1982

Al dan ongien eman nai ditut
sagardoaren berriak;
nik nere baitan uste dedana
jakin dezala erriak.
Beste edari oberik ez du
gizonaren egarriak;
bedeinkatuak gure sagasti
eta sagardotegiak.

Garai batean sagardoa zan
bertsolarien edari;
lagunartean bildutakoan
edan oi zuten ugari.
Gero ixilik egon ezin da
asitzen ziran kantari;
edari onek berea baidu
alkartasun jator ori.

Udaberrian joaten bagera
sagardotegi batera;
basoak artu eta lerroan
kupeletik kupelera.
"Au ina dago, ta beste ori
au bezin ona ote da?"
Probatutzeko asmoan joan ta
bapo eran da etxera.

Goitik botata goxoago da
ongi atereaz pitza;
ta giltxurdiñak garbitzen ditu;
xamur egiten da pixa.
Umore ona piztu arazi
eta luzatu bizitza;
obe genduke sagardo geio
erango baldin balitza.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!