Urepele

Erabiltzailearen aurpegia Gure Txokoa 2008ko urt. 29a, 10:32
Xalbadorrek bere herriari jarriak

Nik zonbat pertsu alde ditudan ezarri;
laster agertuko da aunitzen pozgarri.
Kantatu izan diot Euskal-herriari
edo gure hizkuntza dohakabeari;
gaur; Urepele, zuri hasten naiz kantari,
zu baitan munduratu naizenaren sari.

Urepele; derautzut aitortu beharra
ederrez etzarela munduan bakarra,
bainan hala ere nik zu zaitut izarra.
Galdezka hasten bazaut nehoiz kanpotarra
nongo semea naizen edo nongotarra;
goraki erraiten dut: <<Ni urepeldarra!!>>

Jainkoak berak daki ni ene bizitzan
bertze zonbat herritan ibilia nizan.
Beharrik; gogo huntan zu baitzinabiltzan
hor gaindi perekatu izan nauten gisan,
engoitik bertze nonbait kokatua nintzan,
maitasuna ez banu zu ganako izan.

Zure eremuetan dute ezarria
gaurko bi Naparroen arteko harria.
Etzare paperretan hanbat ekarria;
bainan aitortu nahi balute egia;
kondaira zaharretan zoin aipagarria,
Roland hiltzen hauteman zinuen herria!

Beha zure mendi ta oihan ederreri;
zure ur garbietan arrainak igeri;
entzun xoriak kantuz goiz ala astiri;
erakutsi beharrez kantatzen bertzeri.
Ez dela harritzeko; errex da ageri;
pertsuko gogoa sortzen bazaut neri.

Artzaingoa da zure aberastasuna;
zare Jesus sortu zen tokien laguna;
fedea zure baitan sendo daukazuna;
horren hil-zeinua zuk ez duzu entzuna.
Zu baitan bizitzea zer goxotasuna!
Ez da toki txarrean ene maitasuna!

Hoïnbertze gogoz bioz garbien sehaska;
hartze zinituzkena ospeak doblezka.
Orain zuhaurren baitan zaudezke galdezka,
nitan bururatzen den zure bihotz besta
Es; es; o Urepele; etzaitela kezka;
zu maite etzaituen herritarrik ezta!

Herritarren artean zonbait hala hula
badakizu denboraz sortu zauzkigula.
Satanek ifernutik egin duke burla;
bainan; herri maitea; ez ahantz sekula
zuri ongi nahiak sortu derauzkula
hortarik ageri da maite zaitugula.

Arrotzak zu ganatzen dauzkitzu Ekainak
bainan gu ez kutsatzen horien usainak.
Etzauzkigu erdaran lokartu ezpainak;
euskara baizik ez du mintzatzen artzainak
garbiki beiratzeko auskaldun dohainak;
pare gabeak dira zure mendi gainak.

Es garela betiko, lege batek dio;
gizonari Jainkoak manetzen baitio;
hikor sortu ginen ta zer erremedio!
Nik Urepele; zuri ertean adio;
arta hori uzten dut gazten gomedio.

Gazte maitea; zutaz nago gogoetan;
otoi; entzun nezazu guztien onetan:
Norbait baldin bazaude gaurko denboretan;
orroit Urepe'ri zarela zorretan;
eskaldun ager zaite ele ta obretan;
gure sort herri maite hunen ohoretan
gure sort herri maite hunen ohoretan.

Bai, euskaldunak izan obra eta ele;
herriko aferetan ez izan logale.
Izan zaite arbola fruitu ekarle;
herria beti bizi denaren seinale;
gero're izan dadin hitz hauen erraile
Gora urepeldarrak! Gora Urepele!

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!