Ene Maitea

Erabiltzailearen aurpegia Gure Txokoa 2008ko urt. 22a, 19:01

Maitasunak nakar eta
maitasunak narama;
maitasunak narabilla
ura dut bizikai.

Amasei urte nitula,
maite ikaslen sasoia
nire andregaia ezagutu
ta eman nion fedea.

Aren irudi goitarrak
ostu zidan begia.
Ordutik eta betiko
lilluraturik nauka.

Ura ezagunago eta
a zan arritzekoa!
neronen buru au ere
ezautzenago nuan.

Mendian nuan arkitu
baso Erregiña antzera-ostoz
apaindua zegola.

Ia arentzat billa nituan
yantzi pinpiriñenak,
apaingarri yorienak
ta pitxi bikaiñenak.

Ez dakit onela arituz
mugan beti yo dudan
gizonak maiz uts egiten,
obeki bearrean.

Eder zale izan naiz beti
eta eder miñak yoa,
Grezi'ko lurralde argiko
bidetan barna oitua.

Ene maitea nai nuke
paregabe izatea:
baiña nolanaidan ere
apaindu ala gabea.

Erregin pitxiz yantzia
ala oial arrunteaz
maitearena naiz eta
beti izango berea.

Oro gaiñean yainkoa
munduan eusko lurra
ta eusko lurraren Andretzat
ene maitea, euskera.

Aren irudi garbia
beti aurrean dudala,
maitasunak nakar eta
maitasunak narama.

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!