Euskaldun-erdaldun?

Erabiltzailearen aurpegia Gure Txokoa 2008ko urt. 21a, 13:21
Xalbadorrek eta Amets Arzallusek jarriak

Xalbadorrek:

Hizkuntza baten menturan dena, murritz gelditzen da egun,
hargatik bertze zonbaitño ere ahalaz ikas ditzagun;
bat edo bida ez laizke gaizki etor gurearen lagun,
bainan lehenik eta non nahi izan gaiten gu euskaldun.

Nihaurek ere nik konprenitzen ditut bi mintzaira arrotz,
mintzatu ere egiten ditut behartua naizen oroz;
horiek hola ni euskarari nago bihotzez ta gogoz,
ez ederraren gatik bakarrik, bainan gurea delakotz.

Amets Arzallusek erantzuna:

Aberats nahiak pobretzen gaitu, espantu nahiak umiltzen,
kukurrukua ikusi baitut txantxangorria isiltzen.
Gure mintzaira bihotzekoa, orain ez dut konprenitzen:
hain eder eta hain gure, eta,, nola erdaldundu nintzen?

Guretzat bizi ezin zuenez guregatik "hil zedila!"
Ene Xalbador, asmatu duzu, ama haurrek dute hila.
Geroztik gure etxe hitsetan soineko huts bat dabila
gorputzak ere aldegin zion bihotz galduaren bila.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!