Betroi bati

Erabiltzailearen aurpegia Gure Txokoa 2008ko urt. 18a, 12:17
Xenpelarrek idatzia

Milla zortzireunda
irurogei ta biyan
bertso berrik jartzera
nua Euskal Herriyan.
Betroi bat erosi det
Ernaniñ periyan,
ganantziya egingo
nuela ariyan,
tristura begiyan,
beti miseriyan,
ez aren premiyan
nere fameliyan,
Xenpelarrek dakizki
Errenderiyan.

Notizi txarrak dira
orrentzat auzotik,
besua ateria
urgun besotik,
eztula ta antsiya,
ukullo zulotik
desterratuko nuke
nik nere bototik
amarra lepotik,
grilluz orpotik,
makillaz ondotik
jotzen dit gogotik,
eztiyo ajolarik
ezerengatik.

Buruba jarri zayo
lurrera begira,
belarriyak zintzilik,
jai zer segira!
albaitero guziyak
ikaratzen dira,
ikusi dutenian
ark daukan erida
bajatzen arida,
irutatik bira,
jau nere perdira!
nork naidu erdira,
baña ez det emango
Euskal Errira.

Begi bat itxua du
adar biyak motzak,
krixilluba diruri
orren kokotzak,
ikaratutzen gaitu
eztularen otzak,
farra egiten dute
Elizatik ontzak;
sano dauzka ortzak,
agiña zorrotzak,
tristura biotzak,
dantzan dabill otzak,
ez diyo onik egiñ
leku arrotzak.

Borroka dabillela
juan zaizka adarrak,
eziñ sujetaturik
bere indarrak,
talentu onak dauzka
gure betroi zarrak,
lurrera botatzen du
elbiyaren kargak,
ganadu elbarrak,
juntura igarrak,
jendiaren parrak,
ez dirade txarrak,
burruntziya dirudi
orren bizkarrak.

Orra bertso berriyak
Xenpelarrek para
jakin dezala
nere euskara;
ustez alabatu det
betroyaren kara,
ukulluan estulka
pasatzen du gaba,
sano du ijara,
guziya tripara,
au gure ikara,
orlakua zara
desterratu nazazu
gezurra bada.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!