Musikarekin jolasean

Erabiltzailearen aurpegia Iker Gurrutxaga Zubimendi 2014ko urr. 23a, 14:22
Besteak beste diodanean, musikarekiko dudan zaletasunak tarte handi hartzen du nire egunerokoan.

YouTuben orduak pasatzen dituen horietakoa naiz. Denetariko bideoak ikusten. Normalean kuriosoak izaten diren gauzei begira ematen dut denbora. Baina txakurtxo eta katakumeei begira egoten den horietakoa ere banaizela aitortu behar dut.

Hori dela eta, musikarekin lotutako artista, bitxikeria, jolas eta abarrak sartuko ditut komunitate honetan. Tamalez, euskaraz ez dira gehiegi aurkitzen. Tradizionalagoak garelako agian? Ez dakit… Nik ez daukat behar besteko ezagutza horrelako lanak egiteko.

Gaurkoan Oleg Berg izeneko ukrainar baten kanala ekarri dut zuentzako. Proiektu batekin dabil lanean Donetsken –bai, zonalde gatazkatsu horretan– jaiotako musikariak. Proiektu horren izena major vs minor da. Eskala maiorretatik minorretara eta minorretatik maiorretara aldatzen ditu kanta ospetsu asko eta asko. Izugarria da kantu batzuk zenbat aldatu daitezkeen. Musikarekin jolasean aritzen da Berg. Musika jolasteko omen da-eta hainbat hizkuntzatan. Baina hori aurrerago azalduko dizuedan lagun baten gogoetaren aurrerapen bat da.

Nik bi abesti hautatu ditut, baina ez nituzke besteak entzun gabe utziko zuen tokian. Bitxia eta polita Bergen lana. Gozatu.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!