Inudeak eta artzainak

Aurtengo San Pedro jaietan Euskal Jai eguna izango da ekainaren 1ean eta, horren barruan, inudeen eta artzainen konpartsa antolatuko da. Konpartsakide izateko, entsaio batzuk egitea komeni da eta, horretarako, antolatzaileek aldez aurretik jakin nahi dute zenbat jende dagoen prest eta gogoz parte hartzeko. Parte hartu nahi dutenek kultur etxera azaldu behar dute apirilaren 24an, astelehenarekin, 18:30ean; bertan jasoko dute ekitaldiaren berri. Ez da beharrezkoa lehendik dantzan ibilitakoa izatea, denerako behar baita jendea: dantzarako eta figurante lanerako.