2015eko aurrekontuak prest

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2015ko ots. 24a, 19:35
Ogasun eta Pertsonaleko batzordeak otsailaren 23an, astelehenarekin, izan duen bileran, Orioko udalaren aurrekontuak hurrengo udalbatzarrean onartzeko prest gelditu dira.

Aurrekontuak iazko kopuru berdintsuetan onartuko dira, borobilduz, 6'5 milioi guztira. Horietatik %43 pertsonal gastuetara doa, %39 gastu arruntetara eta %15 diru-laguntzetara.

Orain udal taldeak, aurrekontuak negoziatzetik aparte, ekintza konkretu hauek eskatu ditu: 2014ean banatu ez zen ostalaritzarako diru-laguntza aurtengora pasatzea, Anibarko Portuko aparkalekuak berriz margotzea, Eusko Gudari eta Arrantzale kalean froga bezala bidegorriak marraztea eta Arrantzale kalean kotxeak atzeruntz aparkatzea.

Bilerak ordu bete inguru iraun du eta EAJko ordezkaririk ez da agertu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!