Herria eta Zu (edo alderantziz)

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2015ko mar. 25a, 12:35
Politikan, esaten denez eta ematen duenez, aldaketa garaitan gaude. Politikan adituek mahai gainean jartzen diguten datuen arabera, krisi ekonomikoak eta ustelkeriak eraginda, mapa politiko orokorra mugitzen ari da.

Ekonomia arazo gogorrek urteetan hezur-haragizko pertsonei eragindakoak eta kapital finantzieroak (eroak eta maltzurrak) egindako lapurretek xahutu dutena pertsonengan, familiengan eta gizartean izan duten eraginek aldaketa gogoak piztu dituzte eta hortik omen dator alderdi politiko berriak sortzea.

“herria”ri aurrean jartzen diogun izenetik, Orio adibidez, sortu behar dugu gure identitate eta izatearen hurrengo antolakuntza maila, Euskal kasu. Eta gertutasunetik eta zuzeneko jarraipenetik izango da ongizatea eta aurrerapena edo ez da izango. Globalizazio globalean, globoak airean mugitzen diren bezala, iparrik gabeko noraezean murgilduko ginateke.

2015eko urtarrilean hainbat herritarrek bete zuten inkestaren emaitzak aurkezterakoan akatsak eta gabeziak azalduko genituela aurreratu genuen. Legealdi honetan herriko gaiak eta Udaletxean gertatzen denaren informazioa eta erabakiak hartzeko baliabideak herritarren eskuetan jartzeko mekanismoak ezartzea falta izan zaigu eta, berriro udaletxean egoteko aukera izaten badugu, hori zuzentzen ahaleginduko gara.

Orain herri plataformari asmo horrek lana eta denbora eskatuko dio eta proiektuek denon artean erabakitzeko herritarren inplikazioa ezinbestekoa izango da. Adibidez, Orio herriaren etorkizuna margotuko duen Plan Orokorra eztabaidan dago une honetan, maiatzaren 3arte aukera duzu zure gomendioak eta proposamenak aurkezteko udaletxean. Adibide garbiak: Aizperron dagoen industrialdearekin zer egin, frontoia dagoen eremua nola eraberritu.

2015eko aurrekontuak 6.700.000 euroekin osatu da daude eta egun oriotarrak 5.700etik gora gara. Beraz, 1.000 euro baino gehiago dauzka oriotar bakoitzak nahi duen eran gastatzeko. Etorkizuna gure eskutan dago eta denon artean ez badugu erabakitzen beste batzuk egingo dute lan hori gure partez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!