HAPO diktaminatzen

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2015ko aza. 23a, 14:28
Hasi dira Hiri Antolaketako Plan Orokorreko (HAPO) lehen onarpena diktaminatzeko Hirigintza batzordeko bilerak Udaletxean.

Hiri AntolaketakoPlan Orokorra herri batek bere etorkizuna antolatzeko duen erreminta nagusiena da.

Ibilbide katramilatsua izan zuen aurrekoak. Ibilbide luze baten ondoren Orioko Hiri Antolaketako Plan Orokorraren Testu Bategina Udal Batzarrak onartu zuen 2012ko uztailaren 10ean, Lurralde Antolaketako Zuzendaritzak urriaren 5ean onartu eta urriaren 23 argitaratu zen Gipuzkoako Foru Aldundiko buletinean.

Nahiz eta onartua izan bai Aldundiko teknikariek zein Orioko udaletxekoek Plan Orokor berria egitea aholkatu zuten eta Orioko Udal Gobernuak (Bildu eta Orain) aholkuei kasu eginez 2013ko uztailaren 2an, 180.000 eurotako gehienezko kostuarekin, jarri zuen abian idazketa berriaren prozesua kontratatzeko pleguak onartuz.

2014ko abenduaren 19an egin zen Hirigintza batzordean Plan Orokorra idazteko kontratatutakoek informazioa era askotan jasota “aurrerakina” deitzen den dokumentua osatzeko prozesu parte-hartzailea aho batez onartzen da neurri hauekin: hiru hilabetez jendaurrean jarri eta parte hartze prozesua gauzatzea bost bileraren bidez. Herritarrei espresuki gonbidatutako bost bilera hauek Kultur Etxean egin ziren.

Ondoren oriotarrek “aurrerakina” dokumentuari proposamenak eta hobekuntzak egiteko aukera izan dute. Idazlanean dabiltzanek eta udal teknikariek zehaztapen teknikoak egin die herritarren proposamenei eta Plan Orokorraren lehen onarpenerako dokumentua egin da. Une honetan lehen onarpena diktaminatzeko fasean gaude eta hiru bilera planteatu dira azaroan zehar, lehenengoa 9an.

Orain taldeak planteatzen duena:

-      Plan Orokorra idazteko lantaldeak herritarrek egindako proposamenei eta hobekuntzei zehaztasun teknikoak aurkeztu talde politikoei.

-      Batzordean talde politikoek eta teknikariek eremuka eztabaidatu.

-      Batzordean jasotakoa, proposamenak zehaztasun teknikoekin, taldeetan eztabaidatu.

-      Batzorde bat egin proposamen guztiak diktaminatzeko.

Inertziaz eta ohiko dinamikan momentuan erabaki ziren, herritarren proposamenek irizpide teknikoekin bateratzeko eta sakontzeko tarterik gabe, taldekideekin kontrastatzeko aukerari tokirik egin gabe. Beraz 2015eko azaroaren 9an herriko hiru eremu diktaminatu dira: Aizperro, Palota eta Kaia-Leunda.

Aizperro:

Orain taldeak hau proposatu du: Foru Aldundiarekin eta Aiako udalarekin Ubegun industrialdean dauden pabiloiak optimizatzeko plan bat egitea. Aizperro industrialgunea ez kontsolidatzea, bere horretan uztea eta bere garaian hartutako erabakia atzera botatzea botatu zuen. EAJ, Bildu eta PSE alderdi politikoek, bakoitzak bere arrazoiengatik, kontsolidatzea.

Hau da, Orain taldea bakarrik gelditu da Aizperro lur eremuari izaera aldatzeko asmoan eta autopistako biribilgunean dagoen errotulu handia kentzeko gogoan. Gure ustez, ikuspuntu guztietatik ikusita ere (ingurumena, ekonomia, etab.), akats larria da.

Palota:

Orain taldearen ustez, etxebizitzak egiteko eremu egokiena Dike aldea delako, dagoen bezala uztea dela egokiena adierazi zuen. Lau talde politikoek aho batez dagoen bezala uztea diktaminatzen dute. Bilduk eta Orainek ateak zabalik uzten dute bertan frontoia egiteko aukerak aurrera egiten badu.

Kaia:

Espazio publikoa izateko edo garapen pribaturako uztean zegoen eztabaida. Lehenengo aukeran udalak hartu beharko zuen desjabetza eta kostu guztia. Idazketa lantaldeak eta udal teknikariak aurkeztutako proposamenarekin ados daude EAJ, Bildu eta PSE alderdi politikoek. Orain taldeak desjabetzak zenbateko kostua duen eskatzen du eta horren arabera aukeratu.

Leunda:

Osotasunean egitea proposatzen dute baina horrek ondo aztertzea eskatzen du. Lau talde politikoek aho batez diktaminatzen dute.

Kofradia:

Baimenak etortzeko zain gado eta adituek ez dute uste bizitegi erabilera emango denik, eremu edo eraikin publikoa ikusten da. Aztertzea eskatzen da, fatxada mantenduz.

Azaroaren 23an Dike, Arozena eta Mutiozabal eremuak diktaminatuko dira eta azaroaren 30ean Frontoia eta Landalurrak.

Orain taldeak azaroaren 23ko bileran, jakinda zein atzerapenarekin jaso diren dokumentu teknikoak eta diktaminatzeko prozesuarekin ados ez dagoenez, erabakiak hartzeko denbora gehiago eskatuko du.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!