Balea agertu zen…

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2016ko mai. 20a, 12:37
2016ko maiatzaren 14. egunean balea agertu zen eta ondo baino hobeto ospatu genuen, eguraldiak lagun eta Jaungoikoari esker, egun ederra. Bikain oriotarrak, esan beldur gabe.

Kultur zinegotziak parte-hartzaile eta orokorrean herritar guztiei eskerrak emateko idatzi du medioetan. Xume, motz eta egoki, denera iristen eta ondo egindakoa azalduz eta eskertuz. Azken lerroetan barkamena kale garbiketan hutsune bat egon zelako. Ondo dago ardura politikoa bere gain hartzea baina ondo legoke baita ardura teknikoa baten batek aitortzea.

Hurrengo egunean jaunartzeak zeuden. Ez da Orion egiten den lehengo festa eta ez da izango azkena. Oraintxe argitaratu den garbiketa kontraturako lehiaketan neurriak jarri beharko ziren protokolo hutsune horiek gehiago ez gertatzeko.

Maiatzaren 14. egunean ikusle eta jarraitzaileei tokia hartzen, bonbiladun bi begi handiekin eta traba besterik ez zutela egiten, hainbat kotxe zeuden Talleres Arostegi aurrean. Jendea kotxe tarteetan balea eta traineruak ikusi nahirik. Denbora da Udaletxeak txostenak eskatuta zituela eta, azken Obra eta Zerbitzu batzordean informatu zenez, orain dela gutxi jaso dira aitortuz tailerra itxita dagoen bitartean inork ezingo duela bertan kotxerik aparkatu. Beraz, laster espazioa berriro denentzat izango da.

Kalean gora, kalean behera denetik entzuten da: balea puzgarria egiteak 30.000 eurotako kostua izan duela, udaletxeak afari bat ordaindu duela balea egunaren kontura, etab. Eskatzen duguna zera da, gardentasun printzipioa erabiliz eta beste jaietan egiten den bezala, zein aurrekontu eta zenbat gastatu den azaltzea herritarren informazio eskubidearen alde eta zurrumurruei aurre egiteko.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!