Diruzaintza Gerakina, txostena

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2016ko eka. 13a, 16:25

Behin baino gehiagotan 2015eko uztailaren 7ko Udalbatzarrean alkateak, Udaletxeko Kontabilitate Zerbitzuak eskura emandakoa, erabilitako dokumentuaren kopia eskatu dugu. Alkatearen esku-hartzea horrela dago jasota aktan, testualki: “hobe litzatekeela aurreko agintaldian gerakinetik gastatutako 7.000.000 euroak Udalaren kutxan jasota baleude.”

Azkenean 2016ko maiatzaren 26ko Ogasun Batzordean, ia urtebete pasa ondoren, “ex-profeso” egindako dokumentu bat entregatu zen. Bertan 2011ko maiatzaren 31n Diruzaintza Gerakina hamahiru milioi baino gehiago zela agertzen da. Gure ustez, urteetan arrastaka daramagun erru berberetan erortzen da dokumentu honetan eta “Diruzaintza Gerakina” kontabilitate kontzeptuaren erabilera desegokian oinarritzen dena.

Definizioa: Diruzaintza Gerakina administrazioak bere zorrei aurre egiteko daukan kaudimen edo gaitasun ekonomikoa jakiteko, ekitaldiaren bukaeran, aukera ematen duen saldoa da. Definiziotik erakundeak daukan kaudimena eta likidezia erakusten duen muntaren abenduaren 31ko argazkia dela ondorioztatzen da.

Diruzaintza Gerakinaren datuak urteka (eurotan): 2007an 6.679.147; 2008an 6.302.296; 2009an 9.661.420; 2010ean 9.758.310; 2011n 9.183.642; 2012an 7.025.416; 2013an 5.592.480; 2014an 6.398.850 eta 2015ean 6.206.634.

Bildu-ORAIN gobernuari 2011-2015 legealdian egindako gestioa eta jarduketak 2.977.008 eurotan (9.183.642 - 6.206.634) jaitsi dute Gerakina eta epealdi horretan 5.404.363 euro gastatu dira Zertan gastatu dira horiek?:

Arraunetxe: 2.059.785 euro, horietatik 647.447 euro ekipamendua ║ Kirola: 59.410 euro ║ Kanpina: 453.890 euro, horietatik 175.000 euro bungalow-en erosketa ║ Hirigintza / Ingurunea: 637.444 euro, horietatik 544.316 UKUEri ║ Hezkuntza: 674.433 euro inbertsioetan eta laguntzetan ║ Obrak / Bide publikoak: 798.890 euro, horietatik 134.020 Etxeluzen, 139.881 euro ludotekan, 210.000 euro Bentako luizian ║ Sententziak / Itzulketak: 439.664 euro, horietatik 223.696 euro Gipuzkoako Aldundiari itzulketa eta 215.969 euro Epaitegiaren sententzia ║ Pertsonala: 57.814 euro ║ 10.000 euro baino gutxiagokoak: 223.303 euro.

Txostena talde politikoei, alkateari eta Ogasuneko Batzordeburuari, Kontabilitate zerbitzuari, Idazkari-Kontuhartzaileari eta Orioko Udaletxeko langileen ordezkariei ematen zaie dagokion Ogasuneko Batzordean kontuan hartzeko asmoarekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!