Orioko Udalaren 2018ko Aurrekontu Orokorrak (2/4)

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2018ko mar. 27a, 12:24
Bigarren atal honetan Diru-sarreren nondik norakoak azaltzen dira: 2018koaren zergatiak eta azken bost urteetako garapena.

2. atala: Diru-sarrerak.

 

Orioko Udalaren 2018ko Aurrekontu Orokorraren Diru-sarrerak 7.787.102 eurokoak dira eta kopuru horrek baimentzen du gehienez zenbateko bera gastatzea. Jakiteko nondik nora datozen Udalaren Diru-sarrerak, azpiko taulan azken bost urteetako garapena agertzen da.

 

Urtea

2014

2015

2016

2017

2018

Aldea

 

Aurrekontua

6.521.227

6.709.102

6.964.460

7.236.000

7.787.102

1.265.875

%19

Foru Aldundia

3.026.049

3.218.118

3.556.584

3.630.930

3.845.905

819.856

%27

Etxebizitza zerga

672.000

700.000

745.000

785.000

793.000

121.000

%18

Ibilgailu zerga

325.000

330.000

340.000

355.250

370.000

45.000

%14

Kanpina

580.000

601.415

686.000

764.819

870.000

290.000

%50

 

4.603.049

4.849.533

5.327.584

5.535.999

5.878.905

1.275.856

 
 

0,71

0,72

0,76

0,77

0,75

   

 

Lau partida horiek diru-sarreren laurdena ematen dute. Hondartzako aparkalekuak, Musika eskolako eta zaborrak jasotzeko tasekin hartzen denarekin %80 pasa izango ziren. Lau partida nagusiek izan duten igoera bost urtetan (1.275.856) aurrekontuak duena baino handiagoa da (1.265.875). Beraz, askotan “erakundeetara joan eta diru-laguntzak eskatu eta lortu” esan dena zenbakiek ez dute frogatzen.

 

Udal Gobernuaren hasierako proposameneko 7.604.837 eurotatik onartu diren 7.787.102 eurotara (182.265 euro gehiago) udal gobernutik kanpo dauden taldeek Kontuhartzailetza aurrean landutako eta arrazoitutako argudioekin lortu dira. Horretarako, besteak beste, iazko emaitzak (kanpina) eta aurten aurreikusi daitezkeen egoerak (lanpostu berrien urte hasierako soldatak ez jasotzea) hartu dira kontuan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!