Orainen oharra: Anibarko Portuan 6 zuzkidura bizitoki

Erabiltzailearen aurpegia orainorio 2018ko aza. 20a, 16:07

Oinarrizko proiektua eta egikaritze-proiektua idaztea 2018ko azaroaren 7an esleitu eta formalizatu da.

2016ko abuztuaren 24an zuzkidura bizitokiak egiteko asmoa azaltzen zuen txostenaren berri eman zuen urriaren 27ko Hirigintza eta Ingurumena batzordean. Eusko Jaurlaritzarekin adostasun batera iristeko talde politiko guztien onespena jaso zuen.

Eusko Jaurlaritzak bidalitako "Orio udalerriko Anibarko Portuan zuzkidura bizitokiak sustatzeko Lankidetza hitzarmenaren zirriborroa" idatziak udaleko uztailaren 3ko sarrera zigilua du. Behin betiko zirriborroa 2018ko irailaren 5ekoa da. Bertan finkaren 30 metro karratuko lokal bat auzoko bizilagunek erabiltzeko gordetzen da.

Orioko Anibarko Portua kaleko 30, 31 eta 32 zenbakietan 6 zuzkidura bizitoki eta udal lokal bat eraikitzeko oinarrizko proiektua eta egikaritze-proiektua idaztea 2018ko azaroaren 7an esleitu eta formalizatu da.

Kontratazio organoa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumena, Lurralde, Plangintza eta Etxebizitza saileko Zerbitzu Zuzendaritza izan da. Idazketaren esleipen prozedura zuzenekoa eta kontratu txikia eran.

Esleipenaren zenbatekoa 18.029 eurotakoa da BEZa barne. Gauzatzeko epea 4 hilabetekoa denez, bi zatitan banatuta dago: 6.933 euro daude jarrita 2018an eta 11.096 euro 2019an.

Zuzkidura bizitokiak errenta gaitasun txikia duten eta etxebizitzaren merkatua librean sartzeko aukerarik ez duten familientzat, pertsonentzat, bizikidetza unitateentzat edo gazteentzat dira. Orioko herritarrak izango dira lehentasunezko hartzaileak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!